Multimateriala
Iraila 2024
Zirkular Hub Ibiltaria sorkuntza eta diseinu zirkularra irakasten dituen lantegi ibiltaria da, Mazedonia Diseinu Estudioaren eskutik. Eskola ibiltari gisa berrerabilpena eta birziklapena zabaltzen ditu tailerren bitartez. Gainera diseinu eta proptotipatze zerbitzuak eskaintzen ditu enpresentzat.
“Hobeto ikasten, hobeto jokatzen”: plastikozko hondakinen ugaritzeari buruzko prebentzio eta kontzientziazio mezua zabaltzea da gure helburua, ikustezinak diren birziklatze prozesu industrialak argira ekarriz. Ezagutza hauek sormen eta diseinuaren ahalmen eraldatzailearekin konbinatuz, herritarrak krisi klimatikoaren aurrean ahaldunduko dira, ekintza zuzenetara igaroz.
Proiektuaren xede ibiltaria ibilgailu bat da eta maker mugimenduan, artisautzan eta industrian ohikoak diren tresnak ditu, ekonomia zirkularra praktikaz lantzeko. Hauen artean aipagarri: plastikoak injekzio bidez moldatzeko makina, moldeak eta produktuen osteko prozesamendurako lan-tresnak. Horietaz gain, ehungintza lantegia dinamizatzeko tresnak ditu: eskuzko ehungailuak, hariak, berrerabiltzeko kamisetak, etab.
Eskerrak Axular Lizeoko ikasleei lantegian parte hartzeagatik, Naturklimari eta Precious Plastic komunitateari. Bideogileak: Ideaholiks.













