EUS / ES / EN





Lantegiak.
Data: 2021-abian.




Zirkular Hub Ibiltaria sorkuntza eta diseinu zirkularra zabaltzen dituen lantegi ibiltaria da, Mazedonia Diseinu Estudioaren eskutik.

Lantegi ibiltari gisa berrerabilpena eta birziklapena praktika bidez lantzen ditu tailerren bitartez. “Sormena mugimenduan” gure mottoa da: hondakinen ugaritzeari buruzko prebentzio eta kontzientziazio mezua zabaltzea da lantegien helburua (plastikoak, oihalak eta abar.), ikustezinak diren birziklatze prozesuak argitaratzea. Ezagutza hauek sormen eta diseinuaren ahalmen eraldatzailearekin konbinatuz, ekintza zuzenetara igaroz, hondakinekin diseinu berriak sortzen dituzte partaideek. Lanabesak eta tresnak: plastikoak injekzio bidez birziklatzeko makina, moldeak, arotzgintzako lanabesak, ehungailuak, josteko materiala eta ametsak egi bihurtzeko txinparta.

Informazio gehiago:
maze@mazedoniastudio.com



Lantegien historikoa:
  • Lantegi kopurua (2021-gaur): 97 lantegi.
  • Gipuzkoa eta Euskal Herrian: 45 zentru.





Bideogileak: Ideaholiks
Eskerrak Axular Lizeoko ikasleei lantegian parte hartzeagatik, Naturklimari eta Precious Plastic komunitateari.



















︎  ︎


maze@mazedoniastudio.com

© mazedonia 2025