Plastiko birtziklatua, kotoizko sokak, landareak
Urria 2023
Recycled plastic, cotton ropes, plants
October 2023
Urria 2023
Recycled plastic, cotton ropes, plants
October 2023
Axular Lizeorako lorategi bertikala plastiko birziklatuarekin.
Eskolak Biribilduz proiektua loreontziekin sortutako lorategi bertikala da, ikasleek bildutako plastikozko hondakinekin garatua. Lorategia Axular Lizeoko ikasgela barruan mantenduko da eta ikasleek zainduko dute.
Sendotasuna, iraunkortasuna, edota ekonomia zirkularreko irizpideak kontuan izanik garatu dira loreontziak. Baita ere erabilera bakarreko plastikozko edukiontziei lotutako kutsadura eta gehiegizko erabilpenaren objektu adierazleak dira. Izan ere, euren kolore, textura eta akaberak birziklatutako eta berrerabilitako materialekin egindako objektu alaien aurrean gaudela oroitaraziko die erabiltzaileei, birziklatutako materialen pontentziala berraurkituz.

Hasiera batean, plastikozko hondakinen bilketa selektiboa egin genuen Axular Lizeoko ikasleekin. Hortarako, bi ontzi muntatu genituen Lizeoko sarreran tapoiak jasotzeko. Bi hilabetetan zehar izan genituen ontziak eta azkenik 100kg tapoi jasotzera iritsi ginen, eskerrik asko guztion esfortzuarengatik!
Prozesuaren argazkiak:
Loreontziak gure lantegian sortu genituen. Horretarako, plastiko injekzio makina erabili dugu, loreontzi baten aluminiozko moldea erabilita. Segurtasun neurriak mantendu ditugu beti. Loreontzi koloretsuak tapoietako plastiko birrindua nahastuz sortu dira. Loreontziak azkenik, lorategi bertikalean muntatu dira.