Data: 2021.
Plantasia loreontzi bat da, gure Mort kaktus maitearentzat etxetxoa. Plastikozko tapoi eta ontziak birziklatuz ekoiztu da, Tabakalerako bilketa puntuan jasotako hondakinekin. Mort-iri energia florala emateko, gure bilduma botanikotik lore lehorrak erabiliz jantzi dugu loreontzia.
Plantasia diskan murgiltzeko gonbita, Mort Garson-ekin.
Cesare Maglioni eta B-egia Zinemagintza elkartearekin lankidetzan, Mazedoniak loreontzia diseinatu zuen Birsortu dokumentalerako. Pakita amona eta bere biloba Axularrek gurekin partekatu dituzte etorkizuneko belaunaldien pentsamendu eta sentimenduak.
Dokumentala finalista izendatu zuten Bilboko ‘Dame 1 minuto’ jaialdian, 2022ko martxoan.













