Produktuen diseinu eta garapeneko estudio bat gara, ekodiseinu eta ekonomia zirkularrean espezializatuak.
Mazedonia Estudioa Ainhoa Garmendia eta Gorka Sánchez ingeniariek osatzen dute. Diseinu estudio gisa, Mazedoniak ekonomia zirkularraren berezko produktuak garatzeko berrikuntza zerbitzuak eskaintzen ditu. Hezkuntza arloan, material birziklatuekin sormena lantzeko lantegiak dinamizatzen ditu, Precious Plastic bezalako komunitateak oinarri gisa erabiliz. Adibidez, plastikoa birziklatuz, oihalak berrerabiliz eta biomaterialen formulazioa landuz produktuak sortzen dira lantegi hauentan. Irakasle gisa, diseinu eta materialen irakasgaiak lantzen ditugu Tecnun Nafarroako Unibertsitatean, IED Kunsthal eta IE Unibertsitatean.
Mazedoniaren ardurak eta jakin-minak ildo hauetan egokitzen dira: materialen aplikazio egokiak garatzea diseinu jasangarriak sortzeko, produktuen balio-bizitza zikloaren amaieran berrerabilpena edo birziklapena erraztea, desmuntagarritasuna aplikatzea, ekoizpen prozesuak ezagutaraztea eta gardentasunez komunikatzea.
Hori guztia dibertsioak, plastikotasunak eta koloreak gure lan-mahaiak betetzeaz utzi gabe.
Lan taldea:
Ainhoa Garmendia Serrano ︎
- Gradu ikasketak: Diseinu Industrialeko Ingenieritza, Tecnun.
- Lan esperientzia: Ecoalf, Patricia Urquiola Studio, FABRICA Research Center, Jencquel Studio Bali, Ciszak Dalmas, Vista Alegre, GUR rugs.
Gorka Sánchez Urkia ︎
- Gradu ikasketak: Diseinu Industrialeko Ingenieritza, Tecnun.
- Master ikasketak: 3D Modelatze Digitala, Elisava.
- Lan esperientzia: HP Sogeti, Shapeways, Vista Alegre, RSBAP.
Lankideen sarea:
Axular Lizeoa
Azpi Kultur Elkartea
Dr. José María Urkia
Ekoetxeak sarea
Estudio Bokashi
FFraca (design office)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ideaholiks
IED Kunsthal Diseinu Eskola
IE University
Jo Chieh Huang studio (Taiwan)
Lupa Lab
Lurlab
Mater ontzi ekoaktiboa
Medialab-Tabakalera
Mesa 312 Cultural Lab Bangkok
Moduz Diseinu Elkartea
Naturklima Fundazioa
Precious Plastic Community
Recreakult
Rocco Roncuzzi
San Telmo Museoa
Tecnun Ingenieritza Unibertsitatea
Vista Alegre Atlantis
Aipamenak:
AD Best of España:
Plastic Cakes Stool Espainiako proiektu onenen hautaketan, AD aldizkariko 200. zenbakian.
LEHEN SARIA - Naturklimaren Enpresa Erronkak:
Zirkular Hub Ibiltaria proiektu irabazlea izan zen 2023an Naturklima eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako “Ekonomia zirkularreko enpresa-erronkak” lehiaketan.
FINALISTA - EWWR 2024:
Eskolak Biribilduz proiektua finalista izan zen, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Hondakinen Prebentziorako Europako Astean (EWWR), Axular Lizeoarekin batera.