EUS / ES / EN




Bezeroa: Mater museoa.
Data: 2021.




MATER museo ekoaktiboarentzat garatu den lantegi eta instalazioa, itsasoko plastikozko hondakinen kontzientziazioa zabaltzeko. Lantegi praktikoak eskola eta publiko zabalari zuzenduak daude, Pasai San Pedron dagoen itsasontzi tradizional honen barruan.
Jarduerak honako hauek dira: lehenik itsasontzian nabigatzea eta plastikozko hondakinak arrantzatzea. Hondakinak bildu eta garbitu ondoren, diseinu berrietan eraldatzen dira, taldean sortutako tanta hauekin instalazio artistiko bat sortzeko. Beste aukerak ere badaude, hala nola tanta itxurako belarritakoak.

Biltutako plastikozko hondakinak garbitu eta ‘collage’ moduko konposizioa sortzea da lehen pausua. Ondoren, xafla hauek prentsa termikoarekin zanpatu egiten dira, eta azkenik tanta formarekin moztu.

Jarduera hauek itsasoko hondakinen arazoaren testuingurua eta konplexutasunak ulertzen laguntzea du helburu. Parte hartzaileek lehen eskutik bizitu zuten prozesu osoa, plastikoak bilduz eta objektu erabilgarriak sortuz. Hondakina ez da zaborra, baliabide berria baizik.






















︎  ︎


maze@mazedoniastudio.com

© mazedonia 2025