EUS / ES / EN




Bezeroa: Manuela va de Fiesta.
Data: 2022.




‘Brunch Marie Antoniette-ekin' Mazedoniak diseinatutako instalazioa da, Donostiako ‘Manuela va de Fiesta' dendarentzat eta Kaleidoskopia ekitaldiaren barruan.

Maria Antoinetteren ospakizun bikainetan eta gozoki glaseatuen oturuntzetan inspiratuta dago. Instalaziorako, birziklatutako plastikozko donuten argi-erruleta bat diseinatu da. Proiektu honek plastiko birziklatuaren espektatiba estetikoak hautsi nahi ditu, lanpara goxuak sortzeko. Gainera, 'Manuela va de Fiesta' dendarako haizeemaileak diseinatu dira, dendako soinekoen oihalki eta plastiko birziklatuarekin eginak. Eszenografia osatzeko, furoshikiak sortu dira, oihalkiekin bildutako kaxak: Japoniako praktika tradizionala da, bilgarri berrerabilgarriaren alternatiba erakusgarri gisa. Bon appétit!

Hondakinen errebalorizazio prozesurako,  Mazedoniak Precious Plastic komunitatearen birziklatze makinak erabili ditu, Donostiako Tabakalera lantegian. Donostiako Hondarribia kaleko dendek sortutako hondakinei zirkulartasuna emateko, ‘Manuela va de Fiesta’ dendako oihalki bazterkinak eta Mazedoniako plastiko birziklatuaren ezagutzak batu ziren. Ekitaldi hontarako haizeemaileak, lanparak eta packaging soluzioak ekoiztu dira.















︎  ︎


maze@mazedoniastudio.com

© mazedonia 2025